2007-06-24 -- 2094.zenb
Jon Sarasuak aspaldi esan zuen: euskalki jakin batzuetan hazi eta trebatutako umeak abantaila txiki batzuk bazituela beste euskalki batzuetan hazi zenarekiko, bertsotan egiterako garaian. Bere burua jartzen zuen adibidetzat. Etxean Orioko euskara egiteak errazbidetzen omen zion jendearekiko komunikazioa. Konturatzen omen zen, Leintzeko euskaran bertsotan hasiz gero gatxagoa gertatzen zitzaiola jendearekikoa egitea. Azken hamabost urtean dezente aldatu dira gauzak. Bertsotan bizkaieraz egiten dute bizkaitar bertsolari puntako gehienek Bizkaian ari direlarik. Izango du horrek eraginik noski, bertso-eskolatan ere. Baina iaz zarauztar bat suertatu zen garaile Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Eta aurten beste bat. Ematen du zer pentsatua. Batutik gertu samar dauden euskalkietako mintzodunek abantaila dute edo bertso-eskolen antolaketa indarra eta lana da emaitzak sortzen dituena?
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa