2007-06-24 -- 2094.zenb
Batzuen artean ::Giza eskubideen hezkuntzaren teoria eta praktika
Deustuko Unibertsitatea
orrialdeak ::440
prezioa ::12€
Asier Martínez de Bringasen zuzendaritzapean, sei adituk jorratu dituzte giza eskubideei buruzko hezkuntzaren teoria eta praktikaren oinarriak azaltzen dituzten lanak. Deustuko Unibertsitatea, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua eta Gipuzkoako Foru Aldundia lagun izan dituen egitasmoa da, euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu den Giza eskubideen hezkuntzaren teoria eta praktika. Egileen helburua, hezkuntza-prozesuetan eta hezkuntza-pedagogiekin lan egiten duten guztiei tresna erabilgarriak eskaintzea da. Irakaskuntza arautuan –ikastetxe eta institutuetan– eta arautu gabean –gazte-taldeetan, aisialdiko eskoletan, edo kultur elkarteetan– baita informalean ere –senide eta lagun artean–, gaiari buruzko hausnarketa bultzatzea da xedea.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa