Astekaria

 Bertso berriak 

Drogei jarriak

I Askorentzako drogen mundua mundu undergrounda omen, zentzu gutxiko ez dakit zenbat mila kanpainen ondoren, kontsumoa igo da, berriro mailan gora erakutsiaz nabarmen kontrol polizial ta debekuak zein efizienteak diren!

Irudia

Nerea Elustondo


2094. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Nerea Elustondo
(XDZ)
II

Arazoari muinetik heldu
behar baitzaio ahal dela,
merkatu beltza desegiteko
nolako grina fidela.
Lau gazte atxilotu,
bakarren bat “satortu”
ta denok pozik horrela...
Merkatua hain gauza sinplea
baldin balitza bezela.

III

Eskariari erantzutea
berez, eskaintzaren plana,
baina tiketik gabe ezin da
ezer ere erreklama...
Speed, estasi, koka,
hatxisa, tripi sorta...
kontsumitzean ze drama!
Nola zen beste esaera hura...
katua ta erbiana?

IV

Droga ilegal eta legalen
diferentzien harira
batzuk ez dira hain nabarmenak,
aldatzen da perspektiba.
Hark alkoholez gainezka,
egin du bere festa,
baina normala da, tira!
Marihuana erre duena
hura bai, hura yonki da!

V

Zenbaitek dena satanizatzen
nahiz ta baduen artea,
ez al da hobe informatzea,
hezitzea, gizartea?
Izan´e legeez gain,
lehenago eta orain
ez al da libertatea?
Bakoitzak bere gorputzarekin
nahi duena egitea?

VI

Produkzioa, kontsumoa ta
salmentaren dinamika
erregulatu beharra dago,
kanbiatu politika.
Herritar ta ahaldun,
eztabaida dezagun,
ez da hain zaila apika
drogen gaineko aurreiritzi
eta beldurrak utzita.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia