Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-24 -- 2094.zenb

Palestinako taupadak

Balata: lur bat itxaroari

Amets Arzallus

Palestina marrazteko galdetu zioten neska txiki bati, eta kartografoaren mapek edo poetaren poemek baino askoz ere irudi zehatzagoa eta politagoa sortu zuen: lurrezko ontzitxo bat bi olibondo adar ernetzen zitzaizkiola barrutik. Baina neska txikia joan zenean, ontzia paperetik behera amildu zen, eta milaka zati egin zen lurrean. “Ez haiz beherago eroriko” pentsatu zuen norbaitek. Baina bigarren kolpea ere hartu zuen, lurretik beherago erorita –ia itsaso hileraino–, eta lehen milaka ziren lur zatiak milioika zabaldu ziren mundu osoan. Geroztik ere, egunero ari dira zangoak lur ontzi zatitxoak zapaltzen, eta txikitzen, eta zabaltzen. Eta ontzi zati urrunduak ez dezake jada bildu ontzi osoa mapa berri batean, eta lur zati hautsiak ez dezake jada olibondo adarrik eutsi poema zaharretan. Baina ontzi zati bakoitzak palestinar bat darama bere barruan, eta palestinar bakoitzak lur zati bat. Munduan barrena errefuxiatutako milioika zati txiki, horixe da Palestina.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan