Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-13 11:25:42
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-06-24 -- 2094.zenb

Palestinako taupadak

Amets Arzallus

Palestina marrazteko galdetu zioten neska txiki bati, eta kartografoaren mapek edo poetaren poemek baino askoz ere irudi zehatzagoa eta politagoa sortu zuen: lurrezko ontzitxo bat bi olibondo adar ernetzen zitzaizkiola barrutik. Baina neska txikia joan zenean, ontzia paperetik behera amildu zen, eta milaka zati egin zen lurrean. “Ez haiz beherago eroriko” pentsatu zuen norbaitek. Baina bigarren kolpea ere hartu zuen, lurretik beherago erorita –ia itsaso hileraino–, eta lehen milaka ziren lur zatiak milioika zabaldu ziren mundu osoan. Geroztik ere, egunero ari dira zangoak lur ontzi zatitxoak zapaltzen, eta txikitzen, eta zabaltzen. Eta ontzi zati urrunduak ez dezake jada bildu ontzi osoa mapa berri batean, eta lur zati hautsiak ez dezake jada olibondo adarrik eutsi poema zaharretan. Baina ontzi zati bakoitzak palestinar bat darama bere barruan, eta palestinar bakoitzak lur zati bat. Munduan barrena errefuxiatutako milioika zati txiki, horixe da Palestina.

guztia irakurri

36ko Gerra. Ekaineko kronika

Josu Chueca

Zubia lehertuta

Burdinazko Gerrikoa zuloz beteriko gazta baten gisan pasa zuten frankistek. Bilbo arrisku bizian, bi aukera zeuden: borrokatu edo alde egin. Ez zen epopeiarik gertatu. Errepublikanoek hiri industriala abandonatu zuten ekainaren 18an, zubirik gabeko Nerbioi atzean utzita.

1936ko urriaren 1ean onartutako Euskal Autonomia Estatutuak ez zuen zehazten Euskadiko hiriburua zein izanen zen. Hala ere, Bilbok hartu zuen horren ardura. Eusko Jaurlaritzak Gernikako Juntetxean zin egin ondoren, Bizkaiko hiriburua izan zen gobernu horren egoitza eta faxistei aurre egiteko sortu zen armadaren aginte leku politiko-militarra.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan