Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-08 11:40:50
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

2007-06-24 -- 2094.zenb

Xabier Sarasua

Xabier Sarasua

Hegoaldeko herritarrek Udalen, Batzar Nagusien eta Nafarroako Legebiltzarraren osaketa hautatu dute. Normalizaziorantz urratsa ematea espero genuen, baina Batasuna eta PSOEren arteko negoziaketek porrot egin dute eta, ezker abertzale ortodoxoa (EAO) hauteskundeetan aurkezteko nola-halako egoerara iritsi da. Kuriosoa da biek ala biek jaso dituztela emaitza onak. Biek izan dute “prozesua” kanpainako gai nagusi, eta batak bestea elikatu du. Jokoan herritarren bizimoduaren nondik norakoak jartzen dituen hauteskundeak izan arren, horren ordez prozesuarekiko jarrera bat ala bestea ipini dutenak izan dira garaile nagusi EAEn.

guztia irakurri

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi

Aurrean daukat ekainaren 5eko egunkaria. Azalean, izenburu handia, denok ezagutzen duzuena: “Su-eten iraunkorra haustea erabaki du ETAk, gaur gauerditik aurrera”. Barruan, 48. orrian, Zaldieroaren zinta, The Organization protagonista duena hau ere, “Pastak” izenarekin. Biñeta parea. Lehenengoan, erakundeko bi lagun ikusten ditugu, beren txano, txapel eta guzti; kafea hartzeko jarritako mahaiaren aurrean daude, atrezzo guztiarekin: kafetera, katiluak, pastak plater batean, eta mahai-zapi guztiz kitsch bat; aurrean bi aulki hutsik, eta Asierrek dio: “Deskuidatzen bahaiz ez dittuk gehio etortzen!!”. Bigarren biñeta lagun bien arteko solasaldiak hartzen du: “Kafea aspaldian hoztu zuan eta txokolatezko pasta guztiak jan dittuk…” jarraitzen du Asierrek; “Jan dizkiagu esan nahiko duk!!” erantzuten dio kideak; “Nik bat edo bi bakarrik”, amaitzen du Asierrek.

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan