2007-06-24 -- 2094.zenb
Asma da arnas gaixotasun ohikoenetarik bat. Funtsean airebideetako buxadura eta inflamazio kronikoa da asma. Eta bronkioen erreakzioak ondorengo sintomak sortzen ditu: txistu-hotsak arnasterakoan, disnea edo arnasestua, nekea, bularreko zanpaketa sentsazioa eta eztula, gauez edo goizaldean batez ere. Asma-aldi horiek aire fluxuaren buxadurarekin batera gertatzen dira, eta buxadura hori atzera itzulgarria da, normalean bere kasa edo bestela tratamenduaren eraginez itzultzen da arnasa bere onera.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa