Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-24 -- 2094.zenb

Landareak

Ametsetako arabarba

Jakoba Errekondo

Lurretako lezka bizantziarra etxeratzean pago negartien adarren ferekapean urte gozo batzuk badaramatzan arabarbaren (Rheum rhabarbarum) aldamenean jarri asmo dut. Izurri beltzak hustu omen zuen Arraztiatik Ziritzarako gladiolo-lezka haren istorioa, honenarekin pareka daiteke. Irakurri, irakurri... XIX. mendeko azken hamarkadan izurri zuneta beltza arkakuso arruntek hedatzen zutela jakin eta bere aurkako borroka benetan eraginkorra antolatu zen arte makina bat lotsagabe mutur-luze aberastu zen maki sasi belar-erremedio salduaz. Arabarbarrarena tartean. Londresen XVI. mendearen amaian berebiziko izurriari aurre egiteko fashion gorena arabarba hautsa hartzea zen. Hau Txina eta Mongoliatik ekartzen omen zuten veneziarrek eraiki zuten jauregi latzik bisnis honen bizkar.

Arabarba frantsesen rhubarbetik, zein latinaren rheum barbarum, zein rhubarb grekotik, zein Ukrainako Rha ibaiaren izenetik, hau da, batelari ederrik baduen Volga ibaiaren izena denetik dator. Bere erribera zabaletan du nonbait jatorria prezioa igotzeko asmo soilez Asian arrunt haruntzagotik zekartela zioten belar honek. Erdi Aroan beltz erabili aurretik Mediterraneoko inperioen garaitan afrodisiako gisa gozo jo zioten landare honi.

Lurpean erreserba zorten ederra du eta neguoro desagertzen bada ere urtetik urtera kementsuago berritzen da. Hosto gero eta handiagoak, metro bete artekoak izan daitezke, eusten dituzten txorten gorri antzak dira jaki: mermelada, dultze, konpota… Barrabas-edo Txomin-belarraren senide haren tankeran azido oxaliko franko du eta honek hortzetako esmaltea gogor erasotzen du. Udaberrian zenbat eta lehenago jan azidotan eskasagoa denez, badakizu… Esaerak dio behin ekainean sartuz gero haren garraztasunaren xarma ahazteko. Ametsetan arabarba tartean baduzu jakizu: lantzen ari bazara gustuko gauzak izango dituzu inguruan, sukaldean ari bazara berarekin lagun bat galtzerainoko liskarretan arituko zara eta amets horietan arabarba jaten ari bazara duzun lanarekin gustura ez zauden seinale.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan