Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-17 -- 2093.zenb

Un certain regard

Mikel Irizar

argazkia

Dani Blanco

Denboraren joanean, politika bihurtu da hauteskundetik hauteskundera alderdiek egiten duten ahalegina, hurrengo argazkian hobeto irteteko. Alboan legoke gestio publikoa; baina honek alderdiei ez die aparteko mesederik egiten, ez bada aginteen arteko mesede trukean, edo propio antolatutako mesederen batek.

Eta, hala ere, behar dugu politikaz hausnarketa, ekimen mesedegarriez gaindi, hurrengo hauteskundeetatik harago. Bestelako begirada bat etorkizunari.

Eskualde eta aldundia. Ez da ikusi nahi baina EAEn –noski, autonomia erkidegoaz ari naiz– egun ditugun aginte koskek (Udala, Aldundia, Jaurlaritza) oso egitura ez-eraginkorra osatzen dute. Gestioko gai gehienek –zaborra, kultura, ur, errepide edo lurraren antolamendua– udalaren esparrua gainditu dute dagoeneko. Eta oso modu teknikoan hasi zaie udalen gaindiko egiturei “unitate funtzional” eta antzekoak deitzen, aspaldiko kontua direnean eskualdeak.

Sendotze aldera, eskualdea bihur daiteke hauteskunde-esparru, eta hortik eratorri eskualdeko agintea eta ordezkaritza goi mailetan. Eta eskualdeen aginpidea, udalei baino gehiago aldundiei kendu. Izan ere, aldundiak galdu egin du bere funtzionaltasun historikoa, egitura goragokoak sortu direnean. Nire aburuz, zerbitzuak eta antolamendua eskualdeei dagozkie; ogasuna eta azpiegiturak, Jaurlaritzari. Gera bitez lurralde historikoak historiarako, eta presta ditzagun egitura funtzionalagoak etorkizunerako.

Zazpiak bat eta hiruak bat. Azken mugimenduen ondoren, garai bateko “zazpiak bat” aldarriak une honetan “hiruak bat” behar luke. Hegoaldeko bi esparruak baditugu, Iparraldekoa falta. Gero beharko da esparru bakoitzean elkarrenganako indarrak sortzea eta metatzea. Horretarako, NaBai oso eraginkorra izan daiteke Nafarroan, eta Euskal Herria Bai Iparraldean, bakoitza bere esparruan sortutako metak baitira. Eta EAEn komeniko da gure zatiari dagokion partea ganoraz eta umiltasunez egitea, harrokeria inperialak ahaztuta.

Independentzia eta komenentzia. Espainiatik eta Frantziatik arazoak gehiago badatozkigu mesedeak baino, komenigarri izan dakiguke independentzia. Hobeto bizitzeko komenentzia errazago partekatuko dugu egungo euskal herritarrok, Noaingo borrokan galdutakoa berreskuratzeko aldarria baino. Gehiengoari komeni zaigun neurrian sostengatuko dugu independentzia, eta hori gertatzen denean ezagutuko digute kanpotik besteengandik banatzeko eskubidea. Ez lehenago, eta ez alderantziz.

Nazioartean nekez egingo dugu bidea esanaz: “Herri bat garelako badugu erabakitzeko eskubidea, eta hori aitortu egin behar diguzue. Gero ikusiko dugu zer egin eskubide horrekin”. Europan erruz gertatzen ari diren independentzia prozesuei ondo erreparatu behar diegu, gurea egokitzeko. Horren arabera, nire ustez, beste hau da ildoa: “Gehiengo handi batek independentzia nahi dugu, estatu berri bat sortzeko Europan. Esaguzue zer urrats egin behar dugun. Kontuan izan, aspaldian bagenuela estatua, Nafarroa”.

Markak eta marketinga.
Ez dut zalantzarik. Izateko inongo aukerarik izango badugu etorkizunean, hori Nafarroa izenpean izango da. Marketing aldetiko posizionamendu onena duen marka da. Eta on litzateke norabide horretan mugitzea. Utz dezagun “Euskal Herria” munduko euskaldunak batzen gaituen nortasun komunitatearentzat. Oraingoz, gorde dezagun “Euskadi” lurralde baskongadoentzat, eta has gaitezen gainetik Mendebalde kontzeptua jartzen. Horrela, noizbaiteko Nafarroa independentea honako hauen bilkura litzateke: Nafarroa Garaia, Mendebaldea eta Iparraldea.

Erantzunak

Eta zergatik utzi behar dugu Euskal Herria? Zer dauka ba Nafarroak, EH-k ez duena? Munduari erakusteko, Euskal Herria, Basque country, Pays Basque, Baskenland... askoz ere erakargarriagoa egiten zait. Marketing-ari gagozkiola, marka bat sortzeko tenorean.. indartsua egiten zait EH. Kanpora begira gehiago.

patxi gaztelumendi 2007-06-14 16:23:48

Nafarroak dauka aurrekaria historian, eta hori nazioarteko legedian ez da txantxa. Errege-erreginak izan ditu Europan, garaiko agintariak. Euskal Herria da izen deskriptiboa, Inuit Herria izan daitekeen moduan, nortasun komunitateari dagokion izena, munduan barreiatutako euskaldun guztien bilgunea. Uste dut beste funtzio bat betetzen duela, behar dugun beste zerbait adierazten duela.

mikel irizar 2007-06-15 18:41:21

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan