Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-17 -- 2093.zenb

Landareak

Seingaltzeko

Jakoba Errekondo

Ziritzako Katalinaren dromedarioaren aldameneko garagartzan ezagutzen ez dudan landare horietako bat topo. Haizearen kulunkaden sinfoni tiraintsuak salbatzen du mitxoletaren koadrila osoa akabatu duen herbizidaren atarramentuzko soroaren uniformetasun poliziala, militar oro lez zatarra.

Zatarraren mugarri, gara arrosa batzuk, bata bestearen gaineko lore seikonde katea, onil luzexka itxurakoak, petaloetan marratxo margulak, zorten zut batean hara eta hona begira, lauzpabost marraza hostoen babesean, lurpean erreboila behar duela somatzen den horietakoa, ezin ipurditik atera ordea, loraldian ozarkeria latza litzateke... Muturraren aurrean nor dudan jakin gabe luze egon ezinik, ordu t'erdiko bilatze eroa eta gero izenez elkar agurtuak ginen. Lakoizketa errezuzale baino landarezaleago zen apaiz haren arabera lurretako espadaña deitzen diogula eta ondo esanda lurretako lezka deitu beharko genukeela, berari bost zaizkion hizkuntzak gora behera Gladiolus communis sub. byzantinus denari. Lezkaren (Typha latifolia) antzekoak ditu oso hostoak, seska luzearen ertzean zigarro-puruaren tankerako lore multzoa duen lezka bai, honi osin eta urustelak gustatzen ordea eta ase giri-giri arte ongarritutako soroetako lurrak hari. Europako hego berotik –Afrika iparraldea, Italia, Korsika, Malta, Espainia...– Ebron barrena etor-ekarria, laboreak ekarri zituzten kultura mediterraniar kolonizatzaileekin batera nonbait. Egungo egunean soroko belarrak erretzeko erralo suek eta herbizidek ezin akaba dute eta alorraren mugetatik, ipularretik ia, loreak irriz-irriz irekiz, kirkirkir parra egiten digu. Trufa hau eraman ezin, inbaditzailea dela esanez iraintzeko barrunbeak eta musturrak ditugu...

Senide dituen gladiolo ezagun galantenen eran hemen baino urrutixeago salgai topa daitezke bere erreboilak eta XVII. mendera arte geure aurreko emakumeek seingaltzeko bere ura hartzen zutela jakinda laguntzat nahi eta etxeratu beharko dut.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan