Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-17 -- 2093.zenb

Diskoteka

Night city breakers

Iker Barandiaran

'Night city breakers' diskoa

The Killministers ::Night city breakers

Baga Biga

iraupena ::41´00´´

prezioa ::10.95€

Nostalgia eta rocka bere tamainan

Bakioko taldeak izenagatik eta diskoaren izenburu eta azalarengatik oso makarra dirudi, baina CDa jarri orduko agerian gelditu da bihotz handiko nostalgikoak direla. Aspaldiko rocka lantzen dute, askotan distortsio gabe, ohituta ez gauden bezala, eta tarteka garageari, 60ko hamarkadari, erreparatzen diote. Zenbait kantutan hastapenetako Sex Museumen kutsua izan arren, Ingalaterrako new wave hura, The Clash, The Animals –horien bertsio bat barne– eta antzeko koordenadetan mugitzen dira. Diskoa Berako Mic estudioan grabatu dute Maikelekin, baina Jose Lastra izan da prozesu guztiaren atzean, abesti bakoitzak behar duen pultsu edo berotasuna aukeratzen. Ingelesez abesten duten arren, hitzak euskarara eta gaztelerara itzuli dituzte; eta amorrazioa eta kritika, biak, tamainan dituzte.

The Killministers

The Killministers taldeko bi kide
ĞRock-and-rolla handia izatera bueltatzea, ghettoetatik ateratzea nahi duguğ

Izena lehenengoz entzundakoan Motörhead taldeko abeslariarekin lotu zintuztedan haren abizenaren antzekotasunagatik… Baina, zer daukazue ministroen kontra?

Ministroen kontra denetik dugu, baina hori ez da izenaren jatorria. Motörhead-eko Lemmy Kilmister-engatik jarri genuen izena, baina nahastu ginela ohartu ostean ez genuen aldatu.

Batzuentzako rockeroegiak; eta punk-rockeroentzako melodikoegiak. Horrela sentitzen al zarete, inoren eremuan?

Bai, bete-betean eman duzu. Hala sentitzen gara. Estilo asko eta bariatuak ditugu gustuko, eta badirudi ez daukagula leku finkorik rockaren eszenan. Horretan ere Motörhead modukoak gara: haiek heavyentzako rockeroak, eta rockeroentzako heavyak ei dira.

Rock-and-rollaren inguruko poseaz paso egiten duzue?

Take me home abestian hitz egiten dugu rock-and-rolla elitista eta kopuru txiki batentzat izatea nahi dutenen gainean. Rocka guretzat ezin da moda edo arauez betetako ezer izan. Guk nahiko genuke rock-and-rolla handia izatera bueltatzea, ghettoetatik ateratzea.

Abestien iraupenak ez dituzue mugatzen; garatu egiten dituzue...

Batzuetan fresko dauden bitartean grabatzea gustatzen zaigu. Bestalde, uste badugu abestiak intentsitaterik ez duela galtzen nahiz eta luzea izan, hala egiten dugu.

Euskadi Gaztea-ko lehiaketan finalista izateak lagundu dizue?

Ez dut uste oso garrantzitsua izan denik. Gure egorako bultzadatxo bat, behar bada...

Gustura gelditu zarete emaitzarekin?

Oso sinple egin dugu: oinarria guztiok batera jo eta gero, ahotsak, punteoak eta organoa gehitu, nahastu apur eta listo. Gustura gaude.

Ingelesez abesten duzuen arren, kritika gogorrak sartu dituzue hitzetan: tratu txarren kontra....
Bai, ingelesez abestu arren ez genuen nahi bakarrik I love you esan. Horrek ez gaitu mugatu hitzak idazterako orduan, nahiz eta jende askok hori pentsatu.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan