Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-17 -- 2093.zenb

Irakurlearen errebolta

Angel Erro

Angel Erro

Bitxia egin zait, Itxaro, zuk idatzitakoen artean, Maiatz aldizkariaren urteurren ekitaldian emakume hark eskaturikoa. Aspaldian ez zait niri suerte hori egokitu, norbaitek borrokara deitzearena. Lehenago bai, lehenago eta batez ere afalosteetan, udan bereziki, likore batzuk, belardian edo hondartzan, hartu bitartean. Idatzi baino zerbait gehiago egin behar zen, hau guztia aldatuko bagenuen. Zehaztapenik ez. Zerbait gehiago eta hau guztia. Demagogikotik bazuen, belardian edo hondartzan sutsu aritzen zirenek ez baitzuten inoiz hatzik mugitu –izan ere, eta gure aurreko gaiari lotuta, haietariko baten batek, epeltzat ninduen berberak, eskuinera biratu du, eta nik nengoen-nengoenean jarraitu, epel, haren ustean, agian txepel– eta demagogikotik zerbait badu zuei esandako hark ere: “Aski solas eder, aski poesia leun, borrokara behar dugu”. Lagun batek galdetu bezala: borrokara? Zein borrokara? Armatura? Gose grebara? Poesia sozialera?

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan