2007-06-17 -- 2093.zenb
Politikariak, euren promesak, esanak, ateraldiak nahiz purrustadak gutxietsi, kakaztu eta oinperatzeko ohitura arras hedatua dugu gurean. Guztiak berdinak, lapurrak, ustelak eta interesatuak direla esango dizu, nola langilerik zintzoenak hala ikaslerik finenak ere. Italiaren geroz eta antz handiagoa dugu horretan.
Beraz, hauteskunde kanpaina pasa berritan botatako astakeriak bilduko banitu, nekez harrituko nuke inor, eta txalo errazen bila joandako bertsolariarena eginen nuke. Sarkozy edo Azkuna hain ezberdinak diren edo kanpaina garaiak etenik baduen ere, auskalo.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1