Astekaria

 Hiruko Txikian 

EH Bai

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2093. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Aspaldiko lagunak ikusteko parada izan genuen joan den igandean Baionan. Aukeran, nik pentsatu baino jende guttiago, nahia eta errealitatea josten ikasi ez dudanaren seinale. Eta guztien artean, etxetik urrun halabeharrez bizi beharra duen batekin mintzatu nintzen luze. Bestelako gizarte bat posible genuela sinetsita bere bizia antolatu, eta egun, adindua, gizarte oihanean berezitako zuhaizti zenbaiten barna dabilela joan etorrian, hartu emanean, gelditzen zaion denbora jaten eta edaten emekiago, orain artekoa dastatu gabean irentsi izan balu bezala. Esan zidan orotik hori ondorioztatu nuen. Herrarik gabe mintzo zen, damurik gabe sentitu nuen. Egindakoaz harro, harrokeriarik gabeko ahaleginean murgilduta, zentzuak adi inguratzen gaituena ulertu eta irauli nahian. PNBren ausentziaren mina, bertan lagun ez ukanak biharamunik gabeko sendagai omen zuen, eta inguratzen gintuzten gazte andana pizgarri. Pozgarria izan zitzaidan gure arteko kalaka, bide egin dugula eta bidetik goazena baieztatzeak ematen digun lasaitasuna oinarri. Urrun bizitzera kondenatutako bere lagunari orri batean gure berri pare bat igorriz agurtu genion elkarri, bihar etxean izango ditugunaren esperantzaz. Ez dadila luza.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia