2007-06-17 -- 2093.zenb
Batzuen artean ::zaku bete hauts
Aizkorri
orrialdeak ::128
prezioa ::14.95€
Globalizazioa ahozko ipuinekin hasi zen, Aizkorri argitaletxearen aburuz. Izan ere, badira aspaldi-aspalditik mundu osoan barreiaturiko haur kontakizunak –Mari Errauts, esaterako–, gero herri bakoitzak bere modura egokitu baditu ere. Euskal haurrei betidanik ezagutzen dituzten ipuinen euskal aldaerak ezagutzeko parada eskaini nahi izan diete, Zaku bete hauts. Euskal Herriko maitagarri-ipuinak liburuaren bidez. Horretarako, belaunaldiz belaunaldi euskal-amandreek zaintzen zituzten haurrei kontatu izan zizkieten istorioetatik hamasei aukeratu dituzte. Juan Kruz Igerabideri eskatu zioten bilketa lana egitea, aukeratutako ipuinak euskararen aldetik gaurkotuz eta egokitzapen arin batzuez istorio horiek moldatuz. Hautaketa, J. Arratibelek, L. Barandiaran Irizarrek, Xabier Etxaniz Erlek eta Joxe Mari Satrustegik nonbaitetik jaso eta ezagutzera emandako istorio batzuetatik aterea izan da. Luis Alonso marrazkilariak diseinatu du Zaku bete hauts. liburua bere osotasunean, kontakizun bakoitza ilustrazio errealistekin apainduz. Jasotako ipuinen artean, gorago aipatu den Mari Errautsez gainera, liburuari izenburua ematen dion Zaku bete hauts eta Baratxuri bezalako beste asko dago.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa