Astekaria

 Ezpalak 

Abarrak

Tigreak buztana hankartean

The tiger’s tail, Britainia Handia-Irlanda, 2006. Zuzendaria: John Boorman. Aktoreak: Brendan Gleeson, Kim Cattrall, Sinead Cusack, Ciarán Hinds. 103 m. Iaz Donostiako Zinemaldira joan ginen ikustera eta Excalibur filmaren zuzendari ingelesak zer edo zer interesgarria eskainiko zigulakoan geunden, baina ikusle despistatua ohartarazteko asmoz gatoz oraingoan, aste honetan bertan Euskal Herriko zine aretoetan estreinatu baita The tiger’s tail: Irlanda ikusteko gogoa duenak, bertako pub giroa, bertako kostaldea eta bertako euria, agian aurkituko du erakargarritasunik pantaila handian. Gainontzekoek zaila izango duzue ez aspertzea.

Mikel Garcia

Mikel Garcia


2092. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Besteen nortasuna ordezkatzen duten psicokiller eta pertsona bakartien istorioak dagoeneko ezagun ditugu zineman eta horien bertsio lighta kontatzen digu Boormanek: gizon aberatsari etxea, familia eta lana lapurtzen dio bere biki ezezagun eta behartsuak –errazegi, esan dezagun–. Ordura arte, dena den, filma ez doa gaizki: egunkarietako fitxan jarri dioten “thriller” sailkapena nahiko duin mantentzen du. Hortik aurrera, drama, surrealismo eta umore beltzeko gagen nahasketan hondoratzen da. Diruak ez omen du zoriontasuna ematen eta egungo kapitalismoaren kritika izan nahi duen ipuin moralista hau ezagunegia dugu jada. Hala, aberats ohia –komunismoa miresten duen semeduna– konturatuko da zeinen libre bizi den ondasunik gabe. Izan ere, gure protagonistarentzat askoz hobe da behartsuentzako aterpetxean gaua pasatzea eta zoroetxean bukatzea cuatroporcuatroa eta jauregi itxurako etxebizitza edukitzea baino. Ez gara gu izango materialismoaren apologia egingo dugunak, baina errealismo pixka bat gehiago espero genuen… Hala eta guztiz ere, Irlandako paisaiak ikustera hurbiltzen denari ez diogu amaiera zapuztuko: Boormanek Hollywoodeko produktoreren bati lapurtu dio nortasuna eta the end zoriontsu eta sinesgaitz horietakoa filmatu du. Onena, dudarik gabe, Brendan Gleeson protagonistaren antzezpena.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia