2007-06-10 -- 2092.zenb
Ez da berdina Dublinen jaio, Bogotan, edo Malin. Edo jaio bestela Palestinako Nabulusen, ausartzen bazara. Nabulusen erori dena mundura, mutikoa bada, hiltzera kondenatua dago. “Denak gaude hiltzera kondenatuak”, esango didazu. Baina erantzungo dizut ez dela berdina Malin hil, Bogotan hil, edo hil Dublinen. Eta Nabulusen, tiroz eta misilez hiltzen dituztela hogei urteko mutikoak gauero.
Mendi harrizko sehaska bat da Nabulus. Eta sehaskan itxita bizi den haurrak, zer egingo du ba, ez bada harriak hartu eta harriak bota. Harriak bota, eta harriak hartu, gauetan amets egiten uzten ez dioten gaiztoen kontra. Beldurrez jaiotzen dira haur txikiak Nabulusen, handitu, eta beldurrik gabe hiltzeko.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa