Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-10 -- 2092.zenb

Izenak

Mikel Asurmendi ARGIAko kazetariak Komatxo Artean 1 eta 2 (Utriusque Vasconiae) elkarrizketa liburuak kaleratu ditu. Asurmendik Donostiako Herri Irratian gidatzen zuen Komatxo Artean saioan egindako elkarrizketa eta mahai-inguru literarioak dira liburuon ardatz. Lehenbizikoak 2000. urtetik 2006ra bitartean Asurmendik hainbat idazleri egindako elkarrizketak bildu ditu. Bigarrenak berriz, mahai-inguru literarioak. Mikel Asurmendi bere liburuez hizketan (bideoa): www.argia.com/bideoak.

 

Aritz Salamanca lezoarrak irabazi du Pasai Donibanen jokatutako Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. Aritz Salamanca Donostiako Goizaldi eta Lezoko Murixka dantza taldeetako zuzendari eta dantzaria da. Iker Larunbe atarrabiarrak lortu du bigarren postua.

 
 

Esteban Barrena zumarragarrak Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zilarrezko domina jasoko du ekainaren 17an. Barrenak Zumarragako Antzinako Ama txistulari taldearen sorreran parte hartu zuen eta garai hartatik geratzen den taldekide bakarra da.

 

Jon Mirandek idatzitako Haur besoetakoa sarean jarri du Susa argitaletxeak, Klasikoen Gordailuan. Nobelarekin batera 1951 eta 1963 artean plazaratutako Miranderen ipuinak eta narrazio itzulpenak ere zintzilikatu dituzte Interneten. Helbidea: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/M/MirandeHaur.htm.

 
 

Unai Fernandezek Bi Batean Diskak zigilua sortu berri du diskoetxe handiek uzten dituzten hutsuneak betetzeko asmoz. Gasteizko zigiluak Euskal Herriko nahiz atzerriko musika taldeen lanak argitaratuko ditu autogestioa eta auto-finantzazioa erabilita.

 
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan