Astekaria

 Bertso berriak 

Hauteskundeei jarriak

I Hauteskundeok foru ta udal mapa aldatu digute izan badira, pasa dira ta tratuan hor dihardute teknologia berriek zenbat Botere eta entzute... Demokrazia ere ia-ia digitalizatu dute.

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2092. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Jexux Mari Irazu
(Dani Blanco)
II

Kalkulagailu eta behatz bat
zerrenda festaren langai
ezker-eskubi jo du kolpea
baita asmatu ere, ai
batzuei hego muturrak moztu
ez nonbait hegatzerik nahi
baina, egiten utzi zutenei
ziri ederra ere bai.

III

Herri zati bat botorik gabe
non uzten dute horrela?
Hor erantzuna garbia izan da,
nota hartu dezatela
nuloak ere baliozkoak
noski balio dutela...
Baldin zenbaitek sinestu ezkero
baliozkoak direla

IV

Ta Nafarroa, askoren amets
ta aldaketa irudi
urte askotako ukazioa
urte askotako eskubi
baina ametsen langa noraino
jaitsi ote zaigu guri?
Orain Sanz ez den beste guztiak
ona ta dena dirudi.

V

Hizkuntza ardatz hartu ezkero

ez gaude oso txukunak:
a zer euskera daukaten Lazkoz,
Elorzak eta Azkunak
Sanz, Puras Prieto, Buen, De Andres Guerra...
presidente zein ahaldunak:
Zortzi aginte aulki nagusi,
eta zenbat euskaldunak?

VI

Bertso gutxitan azaldu ezin
botoen erabakiak
bozkaontziak itxi berritan,
ta ateak irekiak
egun batetik bestera, baina,
alda litezke guztiak
segun da nola trukatzen diren
programak eta aulkiak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia