2007-06-10 -- 2092.zenb
Foix, 1949. (Ariège Pirinioak; Arièja okzitanieraz). Mugerren bizi da (Lapurdi). Irakasle izana. Egun erretretan dago. Bi seme-alaben aita. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutakoen semea: Valladolidekoa ama eta Madrilgoa aita. Politikan aritua; ezkerreko militante komunista ohia. CADEko kidea da gaur egun. Ingurumenaren defentsan ari den kolektibo hau 1990ean sortu zen eta 43 elkartek osatuta dago: “Hirigintza eta ingurumena kaltetzen dituzten proiektuen alternatibak bilatzea dugu xede”, adierazi digu Ortzadar aldizkariaren arduradun Victor Pachonek.
Hauteskunde Presidentzialen zurrunbiloa baretu gabe, Legebiltzarrerako bozen kanpainan murgildu dira Frantziako hiritarrak. UMP eskuindarraren diputatu hautagaiak gailentzen ari dira inkestetan PSko hautagaien aldean. 37 hautagai lehiatzen ari dira Ipar Euskal Herria hartzen duten hiru hauteskunde barrutietan. Hiru diputatu-aulki daude jokoan. Ohi bezala, bi itzulitan erabakiko dira euren irabazleak: ekainaren 10ean eta 17an. Hiru barrutietan bigarren itzulia burutu behar izatea ezkerraren aitzinamenduaren seinale litzateke.
Ertzainak euskaraz ez daki. Politikariak ez daki. Dendariak ez daki. Mekanikariak ez daki. Saltzaileak ez daki… Are okerrago, ez dago ikasiko duten itxurarik. PSOEren hauteskunde kanpainaren leloetako bat, gaztelaniatik euskarara itzulia, hautesleari zuzendua: “Zu garrantzitsua zara”. Benetan? Baita euskaraz (ere) bizi nahi badut ere?
“Euskaraz egin, arren”, “Euskaraz eta kito!”, “Bai euskarari”, “Euskara guztiona da”… besterik ez bada ere, esloganez ondo horniturik gabiltza euskaldunok; alegia, beren hizkuntza gutxitua arriskuan ikusten duten komunitate guztietako hiztunen min bera dugu. Horretan gure orroa inoren parekoa da. Unibertsala da hori. Aldez edo moldez kantatu dute beren baitako etsia munduan herri natiboek, indigenek, aborigenek. Eta zer da euskalduna, natibo, indigena eta aborigen besterik, hizkuntzaren egoerak sufriarazten duena…
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa