2007-06-10 -- 2092.zenb
Bi artikulu irakurri berri ditut gai horretaz. Bi idazleak, literatura lehiaketetako epai-mahaikide izanak. Entzuten omen dute: “Zer euskara ederra!”. Eta horrek min egiten belarrian!
Hartu dut Larousse hiztegia: Literaturaren lehen definizioa: “Ensemble des oeuvres écrites auxquelles on reconnaît une finalité esthétique”. Idatzien estetika edo edertasunak egiten du literatura. Frantzian. Ez Euskal Herrian? “Nor-nori-nork, gehi aditza, puntto” eta berriz “nor-nori-nork gehi aditza, puntto” erranaldietan mugatzen den testu bat literatura ote liteke?
Euskara ederra beharrezkoa da. Euskara eder horrek ideia aberats eta berriak, eta zergatik ez, zaharrak ere baldin baditu, hobe. Baina nahi bezain ideia sarkor eta sakonak izanagatik, euskara kaxkarra ez da literatura. Zoritxarrez badugu horrelakorik.
Pena da Espainian eta Euskal Herrian pertzepzioa oso desberdina izatea. PSE-EE eta, batez ere, ezker abertzalea saritu dituzte hauteskundeotan, eta sumatu dute etxean nork jarri duen ilusio gutxien prozesuan. Oso ondo asmatu dute irakurtzen herritarrek horren emaitza kaskarrak eman dituen prozesua. 2008ko martxora bitartean hobeto eta bizkorrago egin beharko dute, Zapaterok Espainian zerbait saldu gura badu.
Estrasburgon ei dago itxaropena –eta alderdien legea atzera botaz gero, berriz hauteskundeak?–: Espainian erraz sal dezake ezker abertzalea legeztatu beharra dagoela, berak nahi ez arren, Europa dixit. Aznarren legea da, gainera. Hamar hilabete urrats sendoak emateko, zalantzan ibili barik. Zertan dabilen ondo dakien presidentea ikusi behar dute espainiarrek, gerrara eraman zituztenen aldean bakea dakarkiena.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa