Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Aspirina berria botikara iritsi da

Alemanian eta Finlandian merkaturatu ondoren, iritsi da gure botiketara ere Aspirina “berria”. Kolorea mantentzen du, baina ez da jadanik biribila, ahoan disolbatzen da eta gainera laranja eta kola freskagarrien zaporea dauka. Bere erosotasunagatik eta ekintza mekanismo bizkorrari esker Bayer etxeko aurreikuspenen arabera, hamar urte barru saltzen diren aspirina guztien laurdena molde berrikoak izango dira.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2092. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Hamar urte joan dira Aspirina berriaren garapena hasi zenetik, eta sei urte erregistratu zutenetik. Hara hor produktuaren ezaugarriak: batetik, ekintza bizkorragoa du; bestetik, ez dauka uraren beharrik hartzeko; eta, azkenik, laranja zein kola zaporearekin agertu da, guztiok errazago eta erosoago hartu ahal izan dezagun.

Bere ekintzari dagokionez, aurkezpen berria konprimitu (edo pastilla) moduan agertzen diren beste analgesiko batzuk baino %35 bizkorragoa da. Aspirina granulatua, apur bat eferbeszentea denez, listuarekin harremanetan jarri bezain laster, lehengai aktiboa berehala askatu eta azido azetilsalizilikoa xurgatu egiten da, odolean kontzentrazio eraginkorrak lehenago lortuz. Horregatik, azkarrago, bizkorrago lortzen ditu bere eraginak.

Aspirina da Espainian errezetarik gabe saltzen diren analgesikoen artean arrakastatsuena, alde handiarekin gainera. Eta botika berriarekin, Aspirinak merkatu-kuota irabaziko duela espero dute adituek. Newcastle-ko (Erresuma Batua) Unibertsitateko ikertzaileek FASEB aldizkarian argitaratu dutenez, Aspirina tumoreen garapena eragiten duten odol hodi gutxiago sortu daitezen lagungarri da. Aurkikuntza horrek minbiziaren kontrako ikerketan lerro berri bat zabaltzen du, itxaropen handia eskaintzen duen bidea.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia