Astekaria

 Denboraren makina 

Arrastoak

Irudia


2092. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Tarraco Viva jadunaldiak burutu berri dira maiatzean Tarragonan (Katalunia). 1999an egin ziren lehenengoz jardunaldi hauek erromatarren garaian, hiri horretako bizimoduaren errekonstrukzio historikoa egiteko. Garai hartako errito erlijiosoak eta kanpamentu militarren giroa antzeztu dituzte maiatzaren 10etik 20ra, eta erromatar hauteskundeek nola funtzionatzen zuten ere erakutsi dute –udal hauteskundeak baino astebete lehenago, hain zuzen–. LA VIA AUGUSTA izenburuko telesaila estreinatu dute duela hilabete KataluniakoTV3 katean. Hau ere Tarracon dago girotua. Roma telesail arrakastatsuaren bideari jarraiki, erromatar garaia islatzen du La via Augustak. K.a. 24 urtean abiatu da kontakizuna eta bi familien gorabeherak kontatzen ditu: bata erromatar hiritarrez osatua, bestea horien esklabuena. Oriol Junqueras historialaria aritu da aholkulari lanetan, girotzea ahalik eta fidelena izateko.

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia