Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-03 -- 2091.zenb

Sagardoari jarriak

Antton Aranburu

argazkia

Maddi Soroa

I

O, usurbildar bihotzekoa,
ni nauzu sagarrondoa
egun batean zu bezalaxe
hementxe jaiotakoa
esango dizut nola den gure
familiaren orpoa:
sagarrondotik sagarra eta
sagarretik sagardoa

 
 
II

Sagarrondotik sortua naiz ni
niri deritzait sagarra
sustrai-erroak lurrean ditut
hark ematen dit indarra
haize epelak kulunkatzen nau
eguzkiak damait garra
hemengo fruitu denen artean
ni naiz etxeko izarra.

III

Nik ere berdin esango dizut
zein den nire jatorria
sagardoa da nire izena
edari maitagarria
zabal-zabalik daukat zuentzat
bizitzaren iturria
niregan ase dezakezue
zuen bizi-egarria.

IV

Auskalo noiztik dudan entzuna
“usurbildarrak daukate...”
hitz horiek zuen maitasunaren
berri ematen didate
nola eskertu behar dizuet
horrenbeste borondate?
gaur eta beti izango naiz ni
usurbildarron alkate.

V

Mendetan zehar zuen artean
bizitzera naiz prestatu
sagardoaren kultura beti
duzuelako sustatu
baserri eta etxe askotan
denok nauzue dastatu
gaur berriz hainbat sagardotegi
dirade nire ostatu.

VI

Elkar gaitezen bide berean
andre, gizon, neska, mutil
etorkizuna geurea dugu
ez dadila inor zurbil
zuekin bizi naizen artean
ezingo naiz ni inoiz hil
ni hiltzen banaiz zu ere berdin
hilko baitzara, Usurbil.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan