Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Landareak

More balepo

Mediterraneorako bide aldeak gorri eta Bizkaiko itsaso alderakoenak more, bapo lepo, balepo. Kukuak urdin more hau dakar lur hezeetara. Freskurak urdindu gabe moretuak beroak gorritu arte iraungo du. Kukuak ekarria, kukuak kukuka jarduten duen artean izango duguna. Izango dugun horren izena: kuku-belarra (Aquilegia vulgaris). Maiz kuku-praka ere deitzen zaio, neure ustez oker, Digitalis purpureari izena kenduaz. Anzako-bedar eta arraho-bedar ere deitzen omen zaio; bi izenok ordea, kanpoko bilduma batean topatu ditut eta bertako inongo erreferentziarik ez dudanez ezin ontzat eman. Inork aztarnaren bat eman baleza gustura zabalduko genuke hemendik… Adibidez: arraho-bedar izena hain gurea zen eta den arabierako “arrahar” aditzetik ote dator? eta zer dio?

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2091. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Aquilegia aquila” hitzetik, arranotik datorkio. Landare honek kukur harrotzen duen lore ikusgarriaren petaloek ezproi dotore bana dute, harrapariaren atzaparraren tankeran. Aurten, aspaldiko urtetako kuku-belar loraldi bikainena dugulakoan nago, udaberria heze dijoala-eta ote? Inoiz ez ditut bide-aldeak hain more balepo ikusi. Ikusi ikusi! beroak di-da izorratuko du-eta ikuskizuna, beste urte mordo baterako...

Lehen sendabelar sonatua zen, eskorbutoari buelta emateko gai zen. Inor hil nahi baduzu kontutan izan, zianuroa sortzen du, bihotza bara lagako lioke… Sotilxeago, ehotako haziak, oliotan jarri eta buruan emanda zorriak uxatzen omen ditu. Ehotu honekin gorputza igurzteko perfume gisa erabili izan da, maitasuna, amodioa erakartzeko… Ausardia eta adorea areagotzeko ere baliatu dute kultura batzuetan “lehoiaren belarra” izen ponpoxoa emanez.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia