2007-06-03 -- 2091.zenb
Ibon Sarasola ::Euskal Hiztegia
Elkar
orrialdeak ::1.056
prezioa ::38€
1975ean ekin zion Ibon Sarasolak hiztegigintza lanari. Horren fruitu dira Euskal Hiztegi Arauemailea (1977-79 urteetan argitaratua); euskal literatur tradizioa eta egungo testuak jasotzen dituzten 800.000 testu aztertu eta gero, 1982an plazaratu zuen Gaurko euskara idatziaren maiztasun hiztegia; 1984-1995 urteetan, bederatzi liburukitan argitaratu zen Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia, eta lan horren guztiaren bateratze eta eguneratzea zen 1996ko Euskal Hiztegia. Azken hau da, hain zuzen, Elkar argitaletxearen eskutik bigarren argitaraldia ezagutu duena. Horretarako, 1996ko testua berridatzi du Ibon Sarasolak, Euskaltzaindiaren arauetara egokitzeko, eta lan horren emaitza diren 2.500 sarrera berri erantsi dizkio aurreneko argitalpenean agertzen zirenei. Moldatze lan horretan, izan du laguntzailerik ere: euskarri magnetikoa kudeatu duen Txantxon Zubeldia, esate baterako; eta Euskaltzaindiaren arauetara egokitze lanean ezinbesteko gertatu zaizkion Beatriz Zabalondo eta J. L. Aranguren Txiliku. Haatik, oraingo Euskal Hiztegia osatzerakoan ere, euskara batuaren eta euskalkien arteko arazoan, euskararen egungo egoerak eskatzen duen zabaltasuna izan du Ibon Sarasolak gidaritzat.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa