2007-06-03 -- 2091.zenb
Nire ezagun batek ANV-EAEkoa zuen aita. Ezagutu nuen gizon hura, txapel eta makulu, Lizarra bere sorlekuko karriketan barrena. 1936ko uztailaren 19an kartzelatu zuten. Gero, “bakea” etorrita, Euskal Herrian bizitzeko debekua ezarri zioten hainbat urtez. Haren semeak, ordea, duda guti izan zuen lehenengo hauteskundeetan nafar eskuinari botoa emateko. Ez da hain bakana. Horra Miguel Sanz, jarduneko lehendakaria. Haren aurrekoen artean errepresaliatu errepublikazaleak izateak ez dio inoiz eragotzi 1936ko errepresio basatia kondenatzeari behin eta berriz uko egitea. Halako kasuek txunditzen gaituzte. Sumintzen ere bai. Ez kontrakoek.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1