2007-06-03 -- 2091.zenb
“Narkoanalisia” deitzen zaio atxilotuei informazioa ateratzeko poliziak droga barbiturikoak erabiltzeari. Mundu osoan zabalduta dagoen “teknika” hau modan jarri da Indian, ustezko terroristei eta hiltzaileei gogoz eskaini nahi ez dutena emanarazteko. Batzuetan, epaileen baimenez egiten dute.
Argazkian gizon bat ageri da etzanda, eta osasungintzako langile batek injekzioa sartzen dio besoan zainetik. Indiako Frontlinen, argazkiari azpian honela ipini diote: “Narkoanalisia egiten ospitale batean, mediku baten eta anestesista baten aurrean, honek barbituriko bat sartzen dion unean. Gero psikologo kliniko batek galdezkatuko du atxilotua. Hemen ‘narkoanalizatzen’ ari direna susmagarria da Bangaloren 2004an gertatutako hilketa batean. Epaileek libre utzi zuten, esanez narkoanalisia erabil daitekeela ikerketarako baina ez susmagarriak errudun jotzeko frogatzat”.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa