Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-06-03 -- 2091.zenb

Joxerra Aizpurua

Afrikako ekialdean gertatzen diren ekaitzek eragin zuzena dute urtero Karibe aldean sortzen diren hurakanetan; zehatzago esan daiteke: Etiopiako goi-lurretako ekaitz eta tximistak dira segitu beharrekoak.Teoria harrigarri hori Tel Aviv-eko (Israel) unibertsitateko Colin Price-k eman du, berak zuzendutako ikerketa lan baten ostean.

Ikerlariek joan den mendetik dakite Cabo Verden sortutako ekaitz tropikalak ozeanoa zeharkatu eta Karibera heltzen direla. Orain ordea ekaitz horien sorrera hobeto ulertzeko bidea egin dute. Orain jabetu dira zientzialariak Saharako hondar-ekaitzak eta Etiopiako ekaitzak eragin zuzena dutela Atlantikoaren beste aldean izaten dituzte ekaitzekin.

guztia irakurri

Osasuna

Jabier Agirre

Zaila da aldi berean hizketan ari diren pertsonaz betetako bulego batean kontzentratzea. Elebidunentzat, hala ere, errazagoa da. Bi hizkuntza hitz egiten dituztenek erraztasun handiagoa dute beren arreta fokalizatu eta ez distraitzeko. Bartzelonako Unibertsitateko Neurozientzietako Ikerketa Taldeak frogatu du hori 100 gazte elebakar eta beste 100 elebidunek parte hartu duten azterketa batekin. Gazteen arreta gaitasuna neurtzeko hainbat froga egin dituzte.

guztia irakurri

Landareak

Jakoba Errekondo

Mediterraneorako bide aldeak gorri eta Bizkaiko itsaso alderakoenak more, bapo lepo, balepo. Kukuak urdin more hau dakar lur hezeetara. Freskurak urdindu gabe moretuak beroak gorritu arte iraungo du. Kukuak ekarria, kukuak kukuka jarduten duen artean izango duguna. Izango dugun horren izena: kuku-belarra (Aquilegia vulgaris). Maiz kuku-praka ere deitzen zaio, neure ustez oker, Digitalis purpureari izena kenduaz. Anzako-bedar eta arraho-bedar ere deitzen omen zaio; bi izenok ordea, kanpoko bilduma batean topatu ditut eta bertako inongo erreferentziarik ez dudanez ezin ontzat eman. Inork aztarnaren bat eman baleza gustura zabalduko genuke hemendik… Adibidez: arraho-bedar izena hain gurea zen eta den arabierako “arrahar” aditzetik ote dator? eta zer dio?

guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan