2007-06-03 -- 2091.zenb
Unibertsitateko ikasle zarela Star Wars, informatika eta antzeko kontuez aritzeko gune bat sortu duzu Interneten. Jendeari gustatu zaio antza. Irakurtzen dituzte zuk idatzitakoak. Hasieran gutxi batzuk. Gero gehixeagok. Eta hamar urteren buruan milioiak dira. Zorionak, mundu osoan ezaguna zara! Rob Maldaren eta Slashdot (www.slashdot.org) blogaren historia da. 2.0 aroko amets amerikarrarena. Joan den astean Alianzok eta SPRIk antolatutako Blogak 2.0 jardunaldietara hurbildu zela aprobetxatuz galdera batzuk egin genizkion.
Pasa den martxoan, Irakeko inbasioaren lau urte bete zirenean, kronika bat jaso genuen Bagdadeko hiritar baten eskutik. Samer S. Hassan gerraren kaosaren erdian bizitzeaz mintzo zen, eta “ihesa amets” hitzekin bukatu zuen kronika gordin hura. Oraingo honetan dioenez, Iraketik alde egiteko ametsa gero eta eskuraezinago bihurtzen ari da.
Martxoaren 18an nire lankide bat hilik azaldu zen lantegi ondoko kale batean. Bere delitua, sunita izatea auzo xiita batean. Hamidek bi egun zeramatzan lanera etorri gabe eta bere hilketak ez gintuen ezustean harrapatu. Handik bi egunera, Khalid beste lankide baten gorpua aurkitu zuen poliziak; Hamid azaldutako kale berean, hain justu. Oraingoan, biktima xiita zen, eta borreroak, mendeku bila zebiltzan sunitak. Katua eta saguaren joko amaigabea da hau, baina rolak etengabe trukatuz. Honi “biolentzia sektarioa” deritzo orain.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa