Astekaria

 Ezpalak 

Adierazpenak

Irudia


2091. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Maixan Merkapidek Berrian: «Izan dira adibide batzuk euskal kultura frantsesez ekoiztu dutenak edo euskal kulturaren proiektu batzuk, indar franko ematen euskaldun ez den publikoari buruz euskal kultura ezagutarazteko, baina denbora berean frantsesez eginez. Euskal kulturaren desbideratze bat sentitzen dugu. Euskara kulturatik desagerraraztekotan da. Frantsesez egiten den kultura euskal kultura da? Lehen baino uzkurrago ibili behar dugu. Euskal kultura biziarazteko egiazko gune batzuk zaindu behar ditugu jendartean ez baita naturalki bizitzen iragan hamarkadetan bezala».

 

Unai Elorriaga idazleak Deian, Espainiako Sari Nazionala irabazi zuenean (30 urte baino gutxiagorekin) errezeloz begiratu ote zioten galdetzean: «Nik ere hala egingo nuke. Berrogeita hamar urte daramatzazu idazten eta... ezer ere ez! Bat-batean gazte bat iristen da eta irabazi egiten du. Gizalegea da, baina kalitateak ez du adinik. Duela gutxi Delibesi gazteak saritzeko ausardiaz hitz egiten entzun nion, modu horretan aurrerantz egin dezaten. Horretan sinesten dut. Saramago saritzen baduzu, zure saria saritzen duzu».

 

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia