Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Zentralitatik ordenagailura; telefono “berriak”

Komunikazioak merkeagoak dira egunean-egunean. Hileroko fakturak, berriz, gora egin du, baina hori telefono bidezko beste zerbitzuak –Internet, telebista...– kobratzen dizkigutelako gertatu da. Azken aldian, IP bidezko ahots zerbitzua ari da indartzen. Nazioartean VoIP bezala ezagutzen da teknologia hau. VoIP-ek Urruneko komunikazioak asko merkatu ditu eta deiak egiteko Interneteko konexioa erabiltzea ahalbidetzen du gainera.

Joxerra Aizpurua

Joxerra Aizpurua


2090. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

VoIP-en gainean produktu asko ateratzen ari da. Oso ezaguna da Skype sistema; gero eta gehiago erabiltzen da atzerrian dagoen jendearekin hitz egiteko. Skype-ekin PCtik munduko edozein lekutan Internetera konektatuta dagoen beste PC bateko erabiltzailearekin hitz egin dezakezu ordenagailura konektatutako mikrofonoa baliatuz.

Enpresetan komunikazio zerbitzuak gero eta garrantzitsuagoak dira. VoIP-ek betiko zentralita ordenadore batez ordezkatu du, erabiltzaileari nahi dituen zerbitzuak programatzeko aukera emanaz:

- Zerbitzuen menuaren pertsonalizazioa.

- Luzapen bakoitzak bere ahots buzoia izatea zentralita-ordenagailuan.
- Deiak bideratzea; jatorriaren arabera, telefono batean edo bestean jo dezaten.
- Telefonia operadore egokiena –merkeena– erabili ahal izatea aldi bakoitzean.
- Deien ezaugarriak –denbora, ordua, zenbakia...– erregistratzea.
- Luzapen berriak di-da eransteko aukera.

Asterisk da VoIP alorrean software ezagunena. Software librea denez milaka programatzaile ari zaizkio prestazio hobeak gehitzen egunero.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia