Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-27 -- 2090.zenb

QWERTY

Nagore Irazustabarrena

Ilion, New York, 1874. Remington & Sons armagile ezagunek lehen idazmakina merkaturatu zuten. Tramankulu berritzaileari “Sholes & Glidden Type Writer” izena ipini zioten. Christopher Latham Sholes Milwaukeeko editore, politiko eta filosofoak ordu asko ematen zituen Kleinsteuber’s makina dendan, kezka bertsuak zituen lagun koadrilarekin batera. Bizimodua erraztuko zuten makina iraultzaileak asmatzea zen haien denbora-pasa. Sholesen asmoa orrialdeen zenbakia automatikoki ipiniko zuen makina egitea zen. Baina Kleinsteuber’s-eko lagun batek, behin hasita alfabeto guztia idatziko zuen makina egiten saiatzeak merezi zuela esan zion. Lagun hura agian Carlos Glidden izango zen. Handik aurrera behintzat laguntza handia eskaini zion Sholesi. Eta Sholesek, ordainetan-edo, lehen idazmakinari Glidden jarri zion izena.

Baina makinak ez zuen egileek esperotako iraultzarik ekarri. Bost urtetan 5.000 idazmakina baino ez zituzten saldu; huskeria, Remington enpresako beste produktuen salmentekin alderatuta.

Logikoena makinan letrak ordena alfabetikoan jartzea zirudien. Baina asmakizunak arazo txiki batzuk zituen. Batetik erdiko teklek presio gutxiago behar zuten, eta erditik urrundu ahala zailagoa zen teklek funtzionatzea. Horregatik Sholesek bere ustez ingelesez gehien erabiltzen ziren hizkiak erdi partean kokatu zituen. Bestetik, teklatuan elkarren alboan zeuden bi letra bata bestearen atzetik sakatuz gero, trabatzeko arrisku handia zegoen. Horregatik, letren konbinazio ohikoenak teklatuan bereizita ipintzea erabaki zuen egileak. Bi faktore horiek kontuan hartuta sortu zuen sistemari QWERTY esango zioten gerora; goiko ilarako ezkerreko aldetik hasita, teklatuaren lehen sei letrak dira.

Remingtondarrek beste aukera bat eman zioten idazmakinari, eta 1878an “Remington No. 2” modeloa ekoizten hasi ziren. Bigarrenean bai, Sholes eta lagunen ametsa bete zen. Urte gutxitan industria oparoa garatu zen idazmakinak egiteko, eta mundu osoan bulego lan mantsoa mekanizatzen hasi zen.
1936an, hasierako mekanika arazoak konponduta, August Dvorak-ek teklatu erosoago eta praktikoagoa patentatu zuen; gehien erabiltzen ziren letrak erdiko ilaran kokatu zituen. Baina beranduegi zen milioika eta milioika hatzen ohiturak aldatzeko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan