2007-05-27 -- 2090.zenb
Datorren urtean betetzen dira gure arte obra berezienetakoaren eta ezezagunenetakoaren 40 urte: Ere erera baleibu icik subua aruaren... titulua duen film luzearena. Aurten, eta aspaldiko partez, Guggenheim museoan ikusteko aukera izan dugu. Tabakaleran ikusgai izango da laster gai bereko erakusketa zabal baten barruan. Madrilgo Animadrid zine festibalean atzera begirakoa izango da baita ere, argitalpen eta guzti. Eta jaioberria den Cahiers du Cinema aldizkari espezializatuaren bertsio espainiarrean monografikoa eskainiko diote halaber, bigarren alean.
Egia esan, urteak betetzearena titulua da soilik. 1968 urteko Bilboko zinema jaialdiaren lan esperimentaletarako saria irabazi zuenak izenburu bera zuen: Jose Antonio Sistiagak burutu zuen lehen bertsio laburra, bere obra piktorikoaren zein zinematografikoaren barruan arraroa den lan figuratiboa. Garai hartan, kultur kudeatzaileekin zein administrazioarekin erreta, bere laguna zen Rafa Ruiz Balerdi Homenaje a Tarzán filma pintatzen zebilen hain justu. Sistiagak berea egiteko, 35mmtako film erroilu bat eta titulu berezia asmatzeko iritzia eskatu zion lagun honi.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1