Astekaria

 Hiruko Txikian 

Lapurketak

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2090. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Joxemari Ostolaza

Era askotakoak ezagutu izan ditut. Egituratuak eta bat-batekoak. Egituratuetan, gehienak bat-batean hasitakoak izan dira. Behin hartu, eraman eta inor konturatu ez dela ikusirik jarraitu dutenak. Eramandakoa gutxiegi iritzita, era antolatuan ebasten asmatu zutenak ale bakar batzuk izango dira, denborak ustelaren usaiak salatutakoak baitira gogoan dauzkadanak. Auzoko katekesian, tailerrean, herriko ostatutan. Taldean ere, futbol zelaiko kantinan elkar hartuta asteburuko gastu txikientzat egiten zutenak harrapatu izan genituen, klubeko koloreak maite zituzten alprojak. Kontuak orekatzen ez zirenez, ibilbide motza egin zutenak izan ziren betiere. Oraindik orain fama hura dute beren bizkar. Enpresa batzuetan ere, berdintsu. Aukera izan balute egingo luketenak gehiago izango dira, aho-beroi belarria erne jarri ezkero hori ikasten da behintzat. Irungo zergenak luze jo du. Eta horrek nauka harrituta. Nola liteke, ez palaka eta bai komatsuka eramaten ari zirena ezkuta? Hainbeste zordun tartean eta Donostiak deus jakin ez? Gure kasuan, pezeta, libera ala euroa izan, hondar xentimoraino kontrolatuak gaudela erakutsi digu Foru Aldundiak aspalditik. Kontrolatzaileak begipean izatea ahantzi dute. Etxe berekoak izaki, klubaren koloreen alde, omen, ari zirenak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia