Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-18 11:09:55
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-27 -- 2090.zenb

Izenak


Luzien Etxezaharreta olerkari lapurtarra izango da ekainaren 2an Agoitzen ospatuko den Nafarroako II. Poesiaren Biltzarreko gonbidatu nagusia. Egunean zehar, poesia tailerrak eta olerki errezitaldiak egingo dituzte, besteak beste.

 

Josanton Artzek 1969an kaleratu zuen bere kabuz Isturitzetik Tolosan barru liburua. Lan berritzailea izan zen Artzerena. Poemetako asko bisualak ziren, irakurtzekoak ez ezik ikustekoak. Testu eta irudiez gain binilozko disko txikia kaleratu zuen, liburuko poema batzuen grabazioa jasotzen zuena. Orain, Isturitzetik Tolosan barru liburuaren berrargitalpena kaleratu dute Pamiela argitaletxeak eta Arteola elkarteak. Faksimil gisa kaleratu dute eta 1969ko grabazio hura CD formatuan jaso dute, Artzek sartu dituen beste hainbat poema errezitatu gehituta.

 

 

Carlos Ribera pintore surrealistaren obrak Donostiako Boulevard Kutxa aretoan daude ikusgai, Carlos Ribera, bere ekarpena arteari izenburupean. Ribera (Alzira,1906 – Donostia, 1976), Salvador Dalí, Federico García Lorca eta Luis Buñuelekin aritu zen orpoz-orpo. Zinegotzi izan zen Donostian.

 

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan