Astekaria

 Bertso berriak 

Ipuin zaharrei jarriak

Txanogorritxo Amonaren etxeraino nindoalarik kotxean, Elgoibarko irteeran tipo bat bide ertzean. Gustura hartuko nuke aurrean edo atzean… Behatz lodia haizean, ilea nahas-mahasean… “Baina amona jango du!”, esan zidaten etxean. Beraz, otsoa utzita bere bidegurutzean, amonarena heldu naiz gaur ere malaletxean.

Uxue Alberdi

Uxue Alberdi


2090. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Uxue Alberdi
(Andoni Otamendi)

Hiru txerritxoak

Harrizko baserri bat nahi
nuen mendian, larrean;
baina bankura joan eta
mila zero ezkerrean!
Harria garesti dago,
saia nadin egurrean…
Gazte soldata xu(hu)rrean
negarra daukat hurrean!
Lastozko bat egingo dut,
zerbait, bere kaxkarrean!
Otsoa badator baina
hortz gosetien aurrean
airezko etxe bat daukat
ta hura alkilerrean!

Peter Pan

Txikitan Peter Pan-en zain
egiten nuen gaubela
albora erretiratuz
gantxillozko errezela.
Banekien krokodilo
maltzur-maltzur bat bazela,
erloju bat jan zuela,
minutuz betez sabela…
Orain handitu naiz baina
beldurra dut, lehen bezela.
Badakit zer den estresa
eta alderantziz dela:
denborak krokodiloak
irentsi ohi dituela..

Hansel eta Gretel

Joan nahi nuke Malira,
joan nahi nuke Nepala,
ikusi nahi dut Singapur,
ukitu nahi dut Kerbala,
usaindu nahi dut Caracas
dastatu nahi dut Bengala
Mongolia, Guatemala,
Montevideo, Kampala…
Ez itzultzeko beldurrez
ez naiz joaten eta, hala,
gozokizkoa den arren
ohartu naiz, ze tamala…
etxea ogi apurrez
betetzen ari zaidala.

Mari Errauskin

Bere ilargi ta guzti

iritsi da larunbata.
Hamabiak dira baina
ez dut galduko zapata!
Printze usteko pila bat
dabil tabernan jiraka…
Atzetik diote “guapa!”,
buelta eman eta, kaka…
Nik bat dut gustuko baina
ipuinak egin dit tranpa!
Neuk joan behar izan dut
kalabazari tiraka;
zapata ez, bihotz puskak
eskaileretan lagata.

Pinotxo

Konturatu naiz sudurra
luzatzen ari zaidala.
Esan nuen betirako
maitatuko zintudala;
esan nuen: “Utziko dut
ta izango naiz formala…
Maitale hau? Berehala!
tabakoa utzi ahala”…
Baina gorri dut bihotza
eta hori atzazala.
Gezurti hutsa naiz baina
eskerrak nik zuk bezala
sudurra ebakitzeko
zerra bat badaukadala.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 10# | Elisabethi | 2007-07-06 14:06:18

    Mila esker!

  • 9# | Elisabeth Pombo | 2007-06-26 14:41:51

    Jada bertsoaren audioa zintzilikatua duzue, Uxuek berak abestua.

  • 8# | uxuemanoa | 2007-06-19 13:57:41

    ei aurkitu dut! doinua Iturriagaren "Egun on Euskal Herria kaixo kaixo iepa iepa"

  • 7# | Elisabethi | 2007-06-16 00:16:53

    eta ba al dakizue bertsoen doinua zein den?

  • 6# | Elisabeth Pombo | 2007-06-04 12:58:43

    Kaixo guztioi. Lehenik eta behin asko pozten gara bertsoak zuen gustokoak direlako. Bestetik, barkamenak eskatu nahi dizkizuegu, bertsoak ez daudelako entzungai. Prestatuak ditugu, baina arazo bat izan dugu. Listo ditugun bezain pronto sareratuko ditugu.

    Berriro ere barkamenak.

1 - 2 orrialdea

Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia