Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-27 -- 2090.zenb

Joxerra Garzia

Joxerra Garzia

Bost gezur potolo, hamaika egia erdi eta hamalau aitzakia merke asmatu eta erabiliak gara, garai batean, ustez ezkertiar eta funtsez futbol zale izan garenok. Beharko asmatu, futbol zalea izatea iraultzaren etsaiei komeni zitzaien jokoan erortzea baitzen garai batean, edo, are okerrago dena, iraultzaren jokoz kanpo geratzea.

Orain, berriz, ez dago intelektualik, ez tertuliakide ez filosoforik, are gutxiago soziologo eta antropologorik, futbolari muzin egingo dionik, futbola hitzetik hortzera aipatu eta hitzez eta hortzez laudatuko ez dizunik. Pentsamendu ahularen garaiotan, futbola bide da ideologia sendo bakarra. Bizitzaren ispilu omen baita orain futbola; globalizazioak hustutako identitatearen globoa puztu dezakeen aire garden ezinbestekoa; gizarte modu gero eta hotzagoon giroa epel dezakeen emozio-su benazko bakarra. Entzuteko gaude, baina larri ibili, ingurugiroaren aldeko borroka-zelaian ere futbola dugula aitzindari eta eredu.

Zer nahi duzue esatea? Niri susmagarri egiten zait hori guztia, ez baitago erabateko adostasuna baino gauza tristeagorik. Lehen behintzat, bakoitzak bere gezur, egia erdi eta aitzakia merke propioak asmatzen genituen. Orain, berriz, badirudi denok garela Gezur Bakar beraren txotxongilo.

Zer axola dute hauteskundeen emaitzek, gure euskal futbol talde kuttunek maila galtzen badute gurea ez omen den ligan?

hemeroteka

2089. zenbakia | 2007-05-20
2088. zenbakia | 2007-05-13
2087. zenbakia | 2007-05-06
2086. zenbakia | 2007-04-29
2085. zenbakia | 2007-04-22
2083. zenbakia | 2007-04-08
2082. zenbakia | 2007-03-01
2081. zenbakia | 2007-03-25
2080. zenbakia | 2007-03-18
2079. zenbakia | 2007-03-11

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan