2007-05-27 -- 2090.zenb
Komunikazioak merkeagoak dira egunean-egunean. Hileroko fakturak, berriz, gora egin du, baina hori telefono bidezko beste zerbitzuak –Internet, telebista...– kobratzen dizkigutelako gertatu da.
Azken aldian, IP bidezko ahots zerbitzua ari da indartzen. Nazioartean VoIP bezala ezagutzen da teknologia hau. VoIP-ek Urruneko komunikazioak asko merkatu ditu eta deiak egiteko Interneteko konexioa erabiltzea ahalbidetzen du gainera.
Eguraldi ona, eta udaberria etorri dira, eta horiekin baita polenak eragindako alergiak ere. Baina alergiak, janariek ere eragiten dituzte. Gaur egun, lau urtetik beherako haurren %8k eta pertsona helduen %2k janarien kontrako erreakzio alergikoak izaten dituzte. Adituen ustez, anafilaxia edo alergia erreakzio larriak elikakagaiek sortzen dituzte gehienetan. Erreakzio horiek, gainera, bizi kalitatea galtzea, eskola edo laneko absentismoa, eta gastu soziosanitarioak ikaragarri gehitzea ekarri dute.
Beltza beltz zabaltzen ari da. Sotanenean eta faxisten urdinean mozorro. Beltza ez bezala galeran da gorria. Gorriak gorri du eta dugu. Aurreko bakanen ondoren kukuak dakar loretza geurera. Gorririk badenaz jabetu al zara? Mitxoletarik ikusi al duzu aspaldiko urteotan? Mitxoleta (Papaver rhoeas) ahulezko itsasoak ezagutu ditugu lehorrean, ibaia eta itsaso berdeak errio direnaren algameneko duna eta hondartza harroetan eta urak mediterraneora, Llach-en zubi urdin horretara bidaltzen dituzten lurretako labore soro amaigabeetan. Kukualdi oro gorritza hari so, ez genuen artean inoiz amaituko zirenik asko uste. Joan badira joan dira bada. Ez, eraman, eraman badituzte eraman dituzte bada.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa