Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-27 -- 2090.zenb

Nagore Irazustabarrena

Ilion, New York, 1874. Remington & Sons armagile ezagunek lehen idazmakina merkaturatu zuten. Tramankulu berritzaileari “Sholes & Glidden Type Writer” izena ipini zioten. Christopher Latham Sholes Milwaukeeko editore, politiko eta filosofoak ordu asko ematen zituen Kleinsteuber’s makina dendan, kezka bertsuak zituen lagun koadrilarekin batera. Bizimodua erraztuko zuten makina iraultzaileak asmatzea zen haien denbora-pasa. Sholesen asmoa orrialdeen zenbakia automatikoki ipiniko zuen makina egitea zen. Baina Kleinsteuber’s-eko lagun batek, behin hasita alfabeto guztia idatziko zuen makina egiten saiatzeak merezi zuela esan zion. Lagun hura agian Carlos Glidden izango zen. Handik aurrera behintzat laguntza handia eskaini zion Sholesi. Eta Sholesek, ordainetan-edo, lehen idazmakinari Glidden jarri zion izena.

guztia irakurri

TREVISO hiri italiarraren ondare historikoa desitxuratzeko arriskua dagoela argudiatuz, bertako udalak erabaki polemikoa hartu du: jatetxe txinatarrek sarreran izan ohi dituzten argi gorriak kentzeko agindua eman du, eta bestelako apaingarriak debekatzeko aukera aztertzen ari dira. Sile ibaiak zeharkatzen duen hiriko kaleek kutsu historiko nabarmena dute. Baina bertako hainbat karguk egindako adierazpenak gehiegizkoak dirudite. Argi gorriek Trevisori “Ekialdeko kutsu handiegia” ematen diotela esan du Sergio Marton zinegotziak; Giancarlo Gentilini diputatuari, berriz, “Treviso ez da Ekialdeko hiri bat” gogoraraztea beharrezkoa iruditu zaio. Biak Lega Nord alderdikoak dira, Trevisoko udala bezalaxe. Alderdi honen etorkinen aurkako muturreko jarrera kontuan hartuta, eta duela aste gutxi Milanen polizia eta komunitate txinatarraren arteko liskarrak ikusita, ondare historikoarena aitzaki hutsa dela dirudi.

 

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan