Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Osasuna

Alergiak: polenetik frutara

Eguraldi ona, eta udaberria etorri dira, eta horiekin baita polenak eragindako alergiak ere. Baina alergiak, janariek ere eragiten dituzte. Gaur egun, lau urtetik beherako haurren %8k eta pertsona helduen %2k janarien kontrako erreakzio alergikoak izaten dituzte. Adituen ustez, anafilaxia edo alergia erreakzio larriak elikakagaiek sortzen dituzte gehienetan. Erreakzio horiek, gainera, bizi kalitatea galtzea, eskola edo laneko absentismoa, eta gastu soziosanitarioak ikaragarri gehitzea ekarri dute.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2090. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Landare jatorriko elikagaiak, fruitu lehorrak eta frutak- dira alergia sortzen duten elikagai ohikoenak. Azken urteotan, herrialde industrializatuetan gero eta paziente gehiago agertu dira janari jakin batzuei alergia dietenak; alergikoen hazkunde hori polenari alergikoak direnen taldeak daraman martxa berean doa; bi alergia mota horiek hainbat alergeno komun baitituzte. Izan ere, polenari alergikoak diren hamar pertsonatik seik sintoma sekundarioak izan ditzakete, elikagai edo janari elkartuak jan ondoren.

Elikagaiek eragindako alergien sintomak asko eta oso diferenteak izan arren, bi talde handitan bana daitezke:

- Digestiboak: gorakoak, beherakoak, eta umeetan baita janari jakin batenganako erretxazoa ere. Normalean azaleko zantzuekin batera azaltzen dira sintomak.

- Arnas sintomak: doministikuak, sudurreko hazkura, muki urtsuak, begietako eta betazaletako gorritasuna, eta kasu grabeagoetan asma moduko koadro bat.

Horrelako sintomak agertzen badira, eta umeak bat-batean janari bati uko egiten badio, gurasoek horretarako arrazoi berezirik sumatu ez arren, janari susmagarria kentzea, arreta-neurri bezala, eta espezialistarengana joatea oso garrantzitsua da.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia