Astekaria

 Bestelakoak 

2011ko hauteskundeak

Urrun daude 2003ko hauteskundeak. Garai hartan alderdi nagusiak pool seinalea banatzen hasi ziren; hots, horretarako aurrekontua zuten talde politikoek telebista-produktora bat kontratatu, eta honen unitate mugikorra, kamarak, argiak, mikroak, garabiak… erabiliz, euren ekitaldien emanaldia grabatu eta dohainik telebista guzti-guztietako albistegi-zerbitzuei eman zieten kanpainan zehar. Orduan ikusi genituen, lehen aldiz, plano ezin hobeak, argiztapen biribilak… eta hitzak, musika, eta txaloak… denak ederto nahastuta, kazetariei editatzeko aukera lapurtzeko. Telebista guztiek musu-truk jaso zituztenez alderdi bi haien irudiak eta soinuak, ez zegoen mitinetan sartu beharrik ere. Istilurik edo pankarta desegokirik agertzekotan, kamara batek ere ez zuen hartu.

Rosa Maria Martin

Rosa Maria Martin


2090. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Rosa Martin Sabaris
(Iñigo Azkona)

2007ko maiatzeko hauteskundeak ere urrun gelditu dira. Internet bilakatu zen orduko izarra. Alderdi gehiagok izan zuen pool seinalea bidaltzeko diru nahikoa. Eta janzkera eta orrazkera egokia gomendatzen zuen estilo liburua. Mitin ertainak eta txikiak aspaldian desagertuta zeudenez, hautesleek Internetera jo behar izan zuten, blogetan politikarekin –edo– hitz egiteko. Sasoi hartan Second Life delako mundu paraleloan jolasten hasi ziren Royal, Sarkozy eta Llamazares, nerabeen SIMs bideo-jokoan bezala, denborapasa. Hiritar-kazetagintza modan jarri, eta edonork bidal zezakeen huskeria bat edonora, eta argitaratu ere. Hautagai gisa aurkeztu, aldiz, ezin izan zuen edonork.

Identitate-lapurketen aldartea izan zen hura. Chat eta foroetan, ez zinena izateko; photoshopean, zinena hobetzeko; posta elektronikoan, zure kutxako txartelaren zenbakia edonori emateko… Hoaxa, engainua, hedatu zen nonahi.

2011ko hauteskunde hauetan, berriz, mezuaren berpizkundea gertatu da. Marketin politikoaren helburua botoak norbereganatzea da oraindik, ez ideiak aldarazi edo ekintzara deitu. Baina orain ekintza bakarra botoa ematea da. Sareak ondo daki nor naizen, zein pelikula ikusi nuen igandean, zein egunkari irakurri dudan gaur, zer erosiko dudan bihar eta norekin joango naizen oporretara, zein musika dudan gustuko eta nori ez dizkiodan jada hitz goxoak bidaltzen…

Guzti horrekin nahikoa du niretzat propio tuneatutako hauteskunde-mezua sortzeko. Mezuak ad hoc, alderdiak ere ad hoc. Nahi beste alderdi, baina gehienak Second Lifen baino ez.

Zer egin dezake materialismo historikoak, dialektikoak… mundu birtual honetan? Garrantzitsuena ez da non gauden, norantz joan nahi dugun baizik.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia