2007-05-20 -- 2089.zenb
Azpikontratatu esan beharko omen nuke baina, azpi aurrizki moduan erabiltzea gogorregi gertatzen zait: azpijoko, azpikeria... eta gainera guk azpiak edo simaurrak atera eta bota egiten genituen, baserrietan. Orain ere ateratzen dituzte batzuk –bistara– eta beste batzuek kontratatu, baina prostituzio kutsua hartzen duelakoan, inork gaizki ulertu eta minik har ez dezan, sub jarri dut. Barka atrebentzia!
Nik, udalaren funtziorik interesgarriena herri dinamika sortzean dakusat; herritarrak zertan hartan lanean jartzean eta ez hainbeste obrak egin eta sekulako jaiak prestatzean, denon dirua erabiliz. Bai, denok dugu estimuan kostatzen zaigun hura eta beste gabe aurrean, eginda, jartzen digutena, akaso, aintzat hartu ere ez dugu egiten.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa 1.1