2007-05-20 -- 2089.zenb
Iowa (AEB) unibertsitateko Jill Pruetz antropologia irakasleak berri harrigarria eman zuen orain hilabete batzuk: txinpantzeak ehizatzeko lantza erako hainbat tresna erabiltzen ari ziren. Albistea Afrikatik eman zuen, bertan, Senegalgo Fongolia eremuan ari baitzen behaketak-eta egiten; berriki azken hilabeteotako lanaren emaitza kaleratu du. Esan duenez, txinpantzeek leizeak erabiltzen dituzte bero handitik babesteko.
2004ko hondarrean konturatu zen zientzialaria txinpantzeek leizeak erabiltzen dituztela. Jaki-hondarrak, kakak, ileak eta gisako arrastoak aurkitu zituen aurrena Pruetzek. Gero ordea froga zuzenak lortu ditu, txinpantzeak ikusi baititu leizetara sartzen. Txinpantzeek Sakoto deitu leizea erabiltzen dute urria eta maiatza bitartean; Senegalen eguraldia urteko beroena eta lehorrena den sasoian.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa