2007-05-20 -- 2089.zenb
Iker Barandiaran
Mikel Eguiluz ::Garai hobeak
autoekoizpena
iraupena ::48’50’’
prezioa ::7.95€
Bagenekien Gasteizen gitarrarekin lagunduta doinu xuabeak lantzen zituen tipo bat zegoela. Popa egin arren, abesteko eran folketik hurbil zegoela ere antzematen zen, eta tarteka Koiuntura talde iruindarra gogora ekarri zigun. Estreinako lan honetan instrumentu tradizionalen laguntzarekin malenkonia eta sentipen kutsu handia duten kantuak folkaren kolore eta giro bereziz jantzi ditu. Esku-soinua, teklatuak, gaita edo gitarra bat tartean. Euskaraz abestutako hamabi kantuetan forma eta izaeran ia biluzik Ternuara joandako senitartekoari, lagunen aspaldiko gutunei, desiratzen duen maitasun horri, bullyingaren biktima Jokini, gerrari edota adierazpen askatasunari abesten die. Tarteka umoretsu aritzen den arren, emaitza hobeak lortzen ditu Nik, J moduko kantu sentikorretan.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa