Liburulibre ekimena abiatu dute Zumaian

Jon Torner

Jon Torner


0000-00-00

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak Liburulibre izeneko ekimena jarri du martxan. Bookcrossing delakoaren antzeko ekimen horrek helduengan euskaraz irakurtzeko grina sustatzea du helburu. Horretarako, 30 liburu jarri dituzte herritarren eskura Zumaiako hainbat txokotan (kiroldegian, turismo bulegoan...), nahi dutenek hartu eta irakurri ditzaten. Liburu guztiak euskarazkoak dira; tartean itzulpenak daude.

Liburulibre: www.zumaia.net/liburulibre.

Bookcrossing: www.bookcrossing.com


Argia.com 2012