Astekaria

 Bertso berriak 

Euskara batu sinpleari jarriak

I Ez badakizu bereizten letra xehea eta larria, ez badakizu zerbaiten faltan uzten duzun elbarria, ez badakizu zetaz apaindu behar zenukeen txerria… hona zuretzat euskara batu sinplearen aldarria.

Xabier Paya

Xabier Paya


2089. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0
Xabier Paya
(Iñigo Azkona)
II

Euskaldun askok txistukaririk
bereizten ez duen gisan,
gustiak ese egin ditsagun,
es atserakoiak isan:
“atso etorri ta etsi joan”
“apaisa prest dago mesan”
Biskaian elkar ulertsen dute
ta sertan es hala esan?

III

Hegoaldean bada hatsea
esabatseko ustea,
es aoskatus sentsuskoa da
es jartsea obestea,
artara erres ulertuko da
esaldi onen fustea:
“sein gogorra den astelen goises
astea berris astea”.

IV

Nola euskaldun berri gustien
traba ergatiboa den,
gu uste dugu ori euskaratik
kendu bear dela lenbailen:
“Ni i maite aut” esaten badut
se “k” bear da ba emen?
Nola demontre es dut jakingo

or sein sein maitatsen duen!

V

Iparraldean erri “egi” da
eta ala isan bedi;
Biskaian jota “iota” diote
eta es al da silegi?
A itsatsia kentsea ere
es da isango geiegi,
len ere maio entsun baitugu
“makina bat tontakeri”.

VI

Kontraksioak aplikatuta
amaitu gurot jolasa:
naisuna motso esan al basu,
es iardun denborapasa!
Beingos kenduta gramatikaren
neugi gabeko desfasa
ea oin nogbait esaten dian
euskara estela errasa!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia