Astekaria

 Zientzia eta teknologia 

Landareak

Emana finitzen da

Honetatik ia joanda, beste mundu batean bizi dut azken gau eta egun zortzikotea. Amai-bidea omen bakarra eta kontent, irrikaz; leihotik dakusadan libanoar zedro parearen adarjeak, udaberriko soinekoa berritzen, naraman galeoiaren masteleroen sokaje jartzia jartzea ezagutuz, irrikaz.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


2089. alea
0000-00-00
alde 0    kontra 0

Gaurkoan odolak soilik xirripiztintzen duen beste mundu xuri honetako arierak bizikletan ibiltzera garamatza. Aldamenean Epifanio, ni halako bi bizitakoa, sekula bizikletara igo eta zikilixta izan gabekoa! Haur-arte honek nire bizitzako une onenetara narama. Hasieraren amaia zen haur hartara, baratzeko pikupeko altzora. Oraingo amaiaren hasieran, bizikletarako bidean piko harro bat ageri da Urumea errio denaren gaineko ia ehuneko infinituko isuria duen pendiz baten muturrean uztapikuz beteta. Pikondo antzua, txertatua gisa, adarretik, sexurik gabe ugaldua. Eta horretara jarria, ondorengorik izango badu gure eskuen beharrean den pikoa, pikondo gajoa. Horra amaia, txertoarenaren tankerakoa, fruitua urtean behinekoa gutxitxo eta bitan eta oparo eman: udaberrian uztapikua eta udazkenean piko. Ez batzuek ez besteek hazi arrastorik ez, ordea. Bere espeziea ahantzita, gure zerbitzari hutsera eramana dugu eta bera geurera eman eta eman eta eman. Ugaltzeko adarra moztu eta landatuta nahikoa, beharrezko gaituenak, hazirik eman behar ez. Galeraren abiera.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia