Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2007-05-20 -- 2089.zenb

Osasuna

Emakumeak okerrago eta gehiago bizi dira

Jabier Agirre

Bularreto angina edo miokardioko infartua bezalako gaitzak beranduago diagnostikatzen dira, normalean, emakumeetan gizonezkoetan baino, pazienteak urte gehiago dituenean alegia. Horixe da Osasuna eta Generoa izeneko txostenaren konklusioetako bat. Espainiako Emakumearen Osasun Behatokiaren ekimenez egin dute ikerketa eta bertan adierazten denez, mina sentitzean emakumea osasun zentro batera beranduago joatea izaten da diagnostikoa atzeratzearen arrazoietako bat. Izan ere, bularreko mina pilatutako tentsioaren sintoma bezala interpretatu ohi du emakume askok.

Txostenak dio emakumeak urte gehiago bizitzen direla gizonezkoak baino –gauza jakina da bizi-itxaropena handiagoa dutela emazteek, bost bat urteko aldearekin azken inkesten arabera–, baina bi sexuek ez dute bizi-kalitate bera; gizonezkoek ordu gehiago hartzen dituzte kirola egiteko, gainera ordu gehiago egiten dituzte lotan. Emakumeak, berriz, etxeko lanez arduratzen dira gehienbat, kasu askotan etxetik kanpo ere lan egin arren.

Egoera horrek emakumeengan eragiten duen gainkarga fisiko eta emozionalak ondorio negatiboak dauzka beren osasunean, Osasuna eta Generoa lanak iradokitzen duenez. Horrez gain, txostenak dio bai gizonezkoetan bai emakumeetan heriotza gehien sorrarazten dituzten gaixotasunak arazo kardiobaskularrak eta minbizia direla; bularreko minbizia izanik heriotz gehien ekartzen duena.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan