2007-05-20 -- 2089.zenb
Gasteiz, 1964. Aian (Gipuzkoa) bizi da. Basozaina da Pagoeta Parkean. EAE-ANVko idazkari nagusia. ANVk 252 zerrenda aurkeztu zituen foru eta udal hauteskundeetan eta Espainiako Fiskaltza Nagusiak horietatik 133 inpugnatu ditu, baita ASren zerrenda guztiak (232) ere. Auzitegi Goreneko eta Konstituzionaleko epaileen azken erabakia ezagutzeko 48 ordu falta zirela hitz egin dugu berarekin: “20.000 pertsona ikertuak eta jazarriak izan ondoren, erabakia edozein dela ere, hauteskunde hauek ukituta daude”, esan digu. Azken unean –kanpaina hasi unean– ezagutu dugu erabakia: epaileek fiskalak egindako inpugnazio guztiak onartu dituzte.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa